Ipar Korearen erasoak ikertuko ditu Hagak
HAGA. Ipar Koreak gerra krimenak egin ote dituen ikertzen hasiko da Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegia. Iragan azaroaren 23an Hego Koreako Yeonpyeong uhartearen aurka egindako erasoa eta joan den martxoko Cheonan gerraontziaren hondoratzea ikertuko ditu. Ikerketan lagunduko duela adierazi du Seulek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu