Iparraldera ihes egin dute milaka lagunek Indian
NEW DELHI. Bodo indigenen eta musulmanen arteko gatazkak ez du etenik Indian. Hainbat eremutatik euren etxeetara itzuli dira milaka herritar. Baina sare sozialetan musulmanek Assam estatuko herritarren aurka egingo dutela zabaldu ostean, ihesaldia gertatu da berriz. Manmohan Singh Indiako lehen ministroak ohartarazi du «neurri zorrotzak» hartuko dituztela mehatxu egiten ari direnen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu