BESTE BATASUNA. FLANDES. PIET DE ZAEGER

«Iraganean hainbat lege aldatu ziren, eta ez zen Gobernua erori»

2005eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Nieuw Vlaamse Alliantie (N-VA) Flandesko Aliantza Berria alderdiak Bruselan duen zuzendaria da Piet De Zaeger. Brusela-Hal-Vilvoorde hautes barrutiaren inguruan sortutako tirabirez eta hauek konpontzeko batzordeaz mintzatu da Berriarekin.

Nola ari da lanean Brusela-Hal-Vilvoorde barrutiaren erreforma aztertzeko batzordea?

Gobernu federalak lan talde bat eratu du, non Belgika osoko gobernu ezberdinetako ordezkariek parte hartzen duten. N-VAkook, nazionalista flandestar gisa, konbentzituta gaude ez dugula lan talde horren baimenik deusetarako behar; soilik gehiengo flandestarraren botoa behar dugu Legebiltzar Federalean barrutia zatitzeko. Baina halako kontraesan bat dago alderdi flandestarren eta waloniarren artean. Alderdi waloniarrek diote batzordearen ebazpenak Flandes eta Waloniaren arteko akordio baten ondorioa behar duela izan, «Belgikako zati batek ezin duelako halako zatiketa bat inposatu». Alderdi flandestarroi dagokigunez, Flandesko Legebiltzarrean akordio bat lortu genuen aspaldit, esanez Legebiltzar Federalean flandestarrok dugun gehiengoa erabiliko genuela halako gaiak barrutiaren zatiketa, kasu lortzeko. Hortaz, guk, N-VAkook, ez dugu horretaz negoziatu nahi, auziak Belgikaren zati flandestarrean soilik eragina duelako. Frantses hiztunek (waloniarrak) ez dute gure lurraldeaz zer esanik. Alderdi flandestar batzuen kontraesana dago hor. Datozen asteotan batzordeak erabakia kaleratzean herrialde osoan krisi politikoa piz daiteke.

Alderdi nagusiek flandestarrak eta waloniarrak argudiatu dute barrutia zatitzeak Belgikako Gobernuaren krisia eragingo duela, eta horixe nahi duela oposizioak, tartean N-VAk. Zer diozu horretaz?

Gure ikuspuntua arrunt argia da: alderdi waloniarrek Belgikako Legebiltzarrean hainbat lege onartzea lortu dute, beren arteko kontsentsuarekin. Baina flandestarron aldean, ez da inolako kontsentsurik izan; areago, askotan guri dagozkigun legeen kontrako gehiengoa egon da. Hortaz, honako egoera posible baten aurrean gaude: alderdi flandestarrok flandestarrok Belgikako populazioaren %60 gara Brusela-Hal-Vilvoorde hautes barrutia zatitzeko legea onartzen badugu, instituzio krisia eta Belgikako Gobernua erortzea ere eragingo dugu. Baina hori gertatzea zaila dela uste dugu: iraganean hainbat hauteskunde lege onartu edota aldatu ziren eta Gobernua ez zen erori.

Zer proposatzen du N-VAk?

Alderdi flandestarrok batuta agertu eta fronte bat osatu beharko genuke, waloniarren eskaeren aurrean amore eman gabe. Elkartasunez jokatu behar dugu eta Alderdi Liberalak erabaki behar du zein jarrera duen flandestarron lehentasunen aurrean: Gobernu federalaren existentzia ala flandestarron gehiengo demokratikoaren nahia. Lehenari garrantzia emanez, Belgikako egungo lehen ministro Guy Verhofstadten karrera politikoaren alde lerratuko da.

Waloniarrak zatiketaren kontra daude. Nola jokatuko dute hura gauzatzen bada?

Auziaren gakoa frantses [hiztunen] inperialismoa gelditzea da. Bruselako frantses hiztun asko inguruetara, Brabant probintziaren alde flandestarrera, doaz bizitzera. Uste badute hautes barrutia zatitzeko ekimena oztopatzeak gobernu krisia eragingo duela, beren aukera da. Baina gu geure eskubide demokratikoak babestu besterik ez gara egiten ari. 1991n egin zuten bezala gobernu krisia eragiteko mehatxua egin dute alderdi waloniarrek.

Ba al dago antzeko arazoa duen beste hautes barrutirik?

Ez. Brusela-Hal-Vilvoordekoa da azkena. Waloniarren lurretan flandestarrok ez dugu halakorik eragin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.