Iragarri gabeko bisita egin du Obamak Afganistanen
KABUL. Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri gabe bidaiatu zuen atzo Afganistanera. AEBetako armadak Bagramen duen basera joan zen, buruzagi militarrekin eta soldaduekin biltzeko. Kabulera bidaiatzeko asmoa ere bazuen atzo, baina bertan behera utzi zuen eguraldi txarragatik. Azkenekoz iragan martxoaren 28an egon zen Obama Afganistanen, orduan ere iragarri gabeko bisitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu