AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Irailak 11ko erasoetan FBIren hutsa ikusi du Kongresuaren txostenak
New Yorken eta Washingtonen 2001eko irailaren 11n izaniko erasoak saihestu ez izanaren erantzukizun nagusia FBIri leporatu dio Estatu Batuetako Kongresuak gertaerak ikertzeko eratu zuen batzordearen azken txostenak. Atzo zabaldutako testuaren arabera, erasotzaileak atxilotzeko balio zezaketen lorratzei muzin egin, eta taldeen arteko informazioa trabatu zuen FBIk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu