Irailaren 11ren inguruko epaiketa hasi dute
WASHINGTON. Atzo hasi zen Guantanamon 2001eko irailaren 11n New Yorken, Washingtonen eta Pensilvanian izandako erasoen ustezko bost arduradunen kontrako epaiketa. Ez dute onartu epailearekin hitz egiterik, «jasandako torturak salatzeko». Epaiketaren une batean, Ramzi bin al-Xabi preso yemendarrak garrasi egin du, eta zera esan: «Beharbada hil egingo gaituzte, eta gero suizidatu egin garela esango dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu