eskozia

Irailaren 18an egingo dute Eskozian independentziari buruzko erreferenduma

"Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?". Erreferendumean egingo duten galdera lehendik ere ezaguna zen, eta, gaur, independentziari buruzko herri galdeketa zein egunetan egingo duten ere argitu dute: datorren urteko irailaren 18an.

Berria.info
2013ko martxoaren 21a
17:32
Entzun

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak gaur 15:00etan argitu du zalantza, parlamentuaren aurrean. Aurrez jakina baitzen "2014ko udazkenean" egin asmo zutela erreferenduma. Egun gutxiren aldeagatik, baina udazkenean sartu baino hiru egun lehenago egingo dute azkenean galdeketa. Eta Salmondek "egun historikoa" izango dela adierazi du.

2014an, hain zuzen, 700 urte beteko dira Robert de Bruce Eskoziako erregeak Edward II.a Ingalaterrakoa garaitu zuela Bannockburneko guduan. 300 urtean Erresuma Batuko kide izan ostean, hala jarraitu edo herrialde independente bilakatu nahi duten erabakiko dute eskoziarrek urte eta erdi barru.

Twitterren ere egunaren berri eman du Salmondek, parlamentuan esan eta berehala:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.