Pistola bat eskuan zuela sartu da 33 urteko irakasle ohia Nantesetik (Frantzia) gertu dagoen Sable-sur-Sartheko institutuan 15:00ak aldera. Institutuaren barruan 18 ikasle, irakasle bat eta eskolako zaindari bat ditu bahituta. Duela bi urtera arte institutu horretan eskolak ematen zituen bahitzaileak. Antza denez, Nantesko agintarien arabera, arazo psikologikoak ditu eta hedabideei bere langabezi egoeraren berri eman nahi die irakasle ohiak. Poliziak itxi egin du institutuaren ingurua.
Azken datuen arabera, bahintzaileak Fraçois Fillon Frantziako Hezkuntza ministro ohiarekin hitz egin nahi du. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, Fillon Londresen dago baina hegazkin bat jarri dute bere esku Nantes ondoko herrira berehala etortzeko aukera izan dezan. Fillon Frantziako Hezkuntza ministro ohia izateaz gain, Sable-sur-Sartheko alkatea ohia ere bada.
Institutuko langile batek bahitzailearekin hitz egin du eta adierazi duenez bahitzaileak ziurtatu dio ez diela bahituei minik egingo eta gauean aske utziko dituela.
Frantzia
Irakasle ohi batek 20 lagun ditu bahituta ikastetxe batean
Frantziako Polizia bahitzailearekin hitz egiten ari da bahituak aske utz ditzan. Gizon batek 20 lagun bahitu ditu Sable-sur-Sartheko (Frantzia)institutuan eta pistola bat dauka. Bahitzailea irakaslea zen eta une honetan langabezian dago. Egoera hori dela eta dituen arazoak jakinarazi nahi dizkie hedabideei. Antza denez, bahintzaileak Fraçois Fillon Frantziako Hezkuntza ministro ohiarekin hitz egin nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu