Iraken okupazioa

Irakeko 26 polizia hil dituzte erreboltariek

Tikrit inguruan (Bagdadetik 200 kilometro iparraldera) Poliziaren bi kokaguneri eraso die erresistentziak, eta gutxienez indar horretako 19 kide hil dituzte. Zehazki, Al Kashifin herrian gertatu dira atentatuak, eta poliziaetxe bati eta kontrol postu bati eraso diete. Ishaki hirian ere (Bagdadetik 80 kilometro iparraldera) poliziaren kontra egin dute eraso erreboltariek, eta han, bost lagun hil dituzte. Bakuban, berriz, bonba-auto bat leherrarazi dute, eta bi polizia hil.

2004ko abenduaren 28a
13:34
Entzun
Tikrit inguruan (Bagdadetik 200 kilometro iparraldera) Poliziaren bi kokaguneri eraso die, aldi berean, erresistentziak. Irakeko Poliziako iturrie arabera, kalashnikov fusilak eta granada jaurtigailuak erabili dituzte erasotzaileek. 19 lagun hil dituzte erasoan, denak poliziak eta Goardia Nazionaleko kideak. Hildakoez gain, gutxienez beste zortzi polizia zaurituta daude. Saddam Hussein Irakeko presidente ohiaren sorterria da Tikrit.

Gainera, beste eraso bat ere egin dute erreboltariek, Bagdadetik 80 kilometro iparraldera dagoen Ishakiko poliziaetxearen aurka. Atentatu horretan beste bost polizia hil dituzte.

Bakuban ere esasoa egin dute, bonba-auto batekin, eta erasoan goadria nazionaleko bost kide hil, eta beste 18 zauritu dituzte. Samarran ere, lehertu da auto bat, baina han, ez da hildakorik izan, bai ordea, 10 lagun zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.