Erreboltariek fusilekin eta granadekin eraso diete ur araztegi bat babesten ari ziren Irakeko Armadako soldaduei; zazpi militar hil dituzte Defentsa Ministerioak baieztatu duenez.
Igandean, berriz, AEBetako Armadako ibilgailu bat igarotzen ari zela lehergailu bat zartarazi zuten Bagadad hego-mendebaldeko errepide batean, eta AEBen Irakeko agintaritza militarrak jakinarazi duenez, lau soldadu hil zituzten.
Eraso eta heriotzen jarioa etenezina da Iraken. 2003ko martxoan inbasioa hasi zenetik gutxienez 1.781 soldadu estatubatuar hil dira, eta milaka irakiar, zibilak, militarrak zein matxinoak. Zehazki, iragan apirilean Irakeko Gobernuak agintea hartu zuenetik 1.800 inguru dira erasoetan hildako irakiarrak.
Iraken okupazioa
Irakeko Armadako zazpi soldadu eta AEBetako lau hil dituzte erreboltariek
Irakeko Armadako kideei eraso diete erreboltariek Bagdad iparraldean, eta zazpi kide hil dituzte Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, AEBen Irakeko buruzagitza militarrak gaur iragarri duenez, joan den igandean AEBetako Armadako lau soldadu hil ziren erreboltariek jarritako bonba batek harrapatuta. Bagdad hego-mendebaldeko errepide batean gertatu zen erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu