Irak
Irakeko Atzerri Ministerioko idazkariordea hil dute, tiroz
Irakeko Atzerri Ministerioko idazkariorde Bassam Kubba hil dute Bagdaden, tiroz. Al-Jazeera telebista kateak jakinarazi duenez, lanera zihoala tirokatu egin dute. Hainbat bala iritsi zaizkio idazkari ordeari, eta erietxera eraman badute ere, alferrik izan da, haruntz iritsi eta ordubetera hil da.
Osatu berria den gobernuari egiten dioten bigarren erasoa da hau. Asteazkenean Osasuneko idazkariordeari erasotu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu