2011
•Abuztuak 15. Bagdad inguruan hainbat bonba leherrarazi zituzten, eta 28 lagun hil zituzten.
•Urriak 12. Irakeko hiriburuko auzoetan hainbat bonba-autok egin zuten eztanda, eta 28 lagun hil zituzten.
•Urriak 27. Bagdadeko auzo xiita batean bi bonba leherrarazi zituzten: 38 lagun hil zituzten eta 78 zauritu.
•Abenduak 5. Irak erdialdean xiiten kontrako erasoak egin zituzten, eta 30 lagun hil zituzten.
•Abenduak 22. Bagdaden katean egindako zenbait atentatutan 68 lagun hil zituzten.
•Abenduak 26. Barne Ministerioaren kontra egindako atentatuak zazpi hildako eragin zituen Irakeko hiriburuan.
2012
•Urtarrilak 4. Bakuban eta Abu Ghraiben bonba bidez egindako erasoetan, Bagdad iparraldean, gutxienez hiru pertsona hil zituzten.
•Urtarrilak 5. Gutxienez 73 lagun hil zituzten Bagdadeko bi auzo xiitatan eta Nasirijan—Irak hegoaldean—, bost bonba leherrarazita.