Mundua

Irakeko Gobernuaren izendapena atzeratu egin dute

Gobernua osatuko duten alderdiak ez dira ministerioen banaketaren inguruan ados jarri.

2010eko abenduaren 20a
14:35
Entzun
Irakeko Gobernua osatuko dute alderdiak ez dira oraindik ministerioen banaketan ados jarri, eta atzeratuko da Gobernu berriaren izendapena. Mahmud Osman diputatu kurduak jakinarazi duenez, Nuri al Maliki lehen ministroak akordio batera iritsi daitezen denbora irabazi nahi du, eta agian asteazkenera arte atzeratu daiteke izendapena.

Orain dela bederatzi hilabete egin ziren hauteskundeak. Izan ere, emaitzak oso estuak izan ziren, eta inork ez zuen bakarrik gobernatzeko nahikoa babes jaso. Azaroaren 25ean eskatu zion Jalal Talabani presidenteak lehen minstroari Gobernua osatzeko. 30 egun ditu horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.