Saddam Husseini eta haren bi laguntzaileri heriotza zigorra ezarri zien azaroan Irakeko auzitegi batek, 148 xiitaren kontrako sarraskiaren arduradun izatea egotzita. Aste honetan zigorra berretsi du Gorenak, eta auzibidea itxi. 30 eguneko epea zabaldu du presidente ohia eta haren laguntzaileak urkamendian hil ditzaten.
Horrenbestez, une batetik bestera exakuta dezakete Saddam Hussein. Haren defentsako abokatuek gaur azaldu dutenez, Irakeko espetxe batean eduki dute soldadu estatubatuarren zaintzapean. Irakeko indarren esku utzi dute jada, urkamendira eramateko. Saddam Hussinenak ez ezik, heriotzera zigortu dituzten Barzan Al Tikritirenak eta Auad Al Bandarrenak ere jaso beharko ditu.
Exekuzioa laster izango dela uste dute abokatuek. Nazioarteko beste iturri batzuen arabera, datorren asteazkena baino lehen hilko dute; hau da, AEBeako Kongresuan zein Senatuan gehiengo demokratak agintea hartu aurretik.
Irak
Irakeko indarren esku utzi dute Saddam Hussein, bere abokatuen arabera
Saddam Hussein Irakeko presidente ohia Irakeko indarren esku utzi dutela azaldu dute bere abokatuek. AEBek, berriz, ukatu egin dute berria. Presidente ohia espetxe batean eduki dute orain arte, soldadu estatubatuarren zaintzapean. Munir Haddad epaile Irakiarrak esan duenez, gaur edo bihar hilko dute. Defentsako abokatu batek zehaztu duenez seguru asko "larunbat egunsentian" hilko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu