Aitzitik, Konstituzioaren zirriborroa onartzeko Parlamentuak ez duela beste bozketarik egingo esan du Irakeko Gobernuko bozeramaile Laith Kubbak, pasa den astelehenean Batzar Nazionalak egin zuen bilkuran zirriborroak pasa beharreko “traba guztiak gainditu” zituelako. Gobernutik gaineratu dute negoziatzaileek testua moldatu dutela, eta beste hiru eguneko epea, igandera artekoa, izango dutela suniten babesa lortzeko.
Bitartean, Konstituzioaren zirriborroak ez du suniten babesik jaso, kurduek eta xiitek sustatutako proiektu federalistarekin ez datozelako bat. Sunitek diote programa onartuz gero, xiitek eta kurduek hegoaldeko lurren gaineko boterea eskuratuko luketela, eta lur horietan Irakeko petrolio errreserba handienak daude. Politiko eta erlijioso sunitek bukaera arte borroka egitearekin egin dute mehatxu, eta federalismoaren inguruan zuzenketa garrantzitsuak egiten ez badira urriko erreferendumean Konstituzioaren porrota eragingo dutela gaineratu dute, Suniten Biltzar Nazionalak eta Musulman Elizgizonen Elkarteak esan dutenez. Islamak Iraken bete beharreko papera, eta aberastasunen banaketa ere, taldeek dituzten desadostasunen iturri dira.
Istilu handiak Konstituzioa adosteko azken egunean
36 gizonezkoren hilotzak aurkitu dituzte bakoitzak buruan tiro bana zuela, Bagdad hiriburutik 100 kilometro hegoaldera, Warida herrialdean. Xiitak gehiengo dira eskualde horretan. Kirkuk hirian, berriz, Jalat Talavani presidentearen komitibari eraso egin diote, eta zortzi bizkarzain hil eta beste 15 pertsona zauritu dituzte. Presidentea ez zihoan auto horietan erasoa gertatu den unean. Autoak Kurdistandik bueltan zihoazen Bagdad hiriburura.
Bestetik, goizean 12 pertsona hil dituzte, horietatik bat umea, matxinatuek fusilekin eta granada-jaurtigailuekin Bagdadeko polizia kontrol batean eraso egin ostean, hango Polizia iturriek esan dutenez. Halaber, Najafen talde xiiten artean aurrez aurreko gatazka bat gertatu da: batzuk Muqtada Al-Sadren aldekoak dira, eta besteak, berriz, Badr Erakundekoak, Gobernuaren aldekoak.
iraken okupazioa
Irakeko Konstituzio zirriborroa onartzeko bilera 'sine die' atzeratu dute
Irakeko Parlamentuak =i sine die =i atzeratu du Irakeko Konstituzioaren zirriborroa bozkatzeko gaur gauean egitekoa zuten bilera, batzarreko iturriek esan dutenez. Konstituzioa idazterakoan sunitak, kurduak eta xiitak ados jarri ez direlako atzeratu dute bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu