Arratsaldean hasiko da bilera, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Irakeko presidente Jalal Talabani kurduak, lehen ministro Ibrahim al Jafarik, eta lehen ministro ohi Ijad Alaui suniak.
Al Kaedaren Irakeko Gerra Santurako Erakundea deiturikoaren izenean igorritako mezuak dio Jainkoaren agindua ezarriko dutela: jainkoarena den eskubidea bere egiten duen oro, eta Konstituzioaren idazketan parte hartzen duena hilko dutela. Aipatu komunikatuan Islamiarren liburu sakratua den Koraneko bertso batzuk ere agertzen dira.
Iraken Islamaren Iraultzarako Batzar Nagusiko buruzagi Abdelaziz al Hakimek lurraldearen hegoaldean estatu federal bat osatzea aldarrikatu zuen, atzo. Jafariren Gobernuak, ordea, eskaera atzera bota du Iraken zatiketa ekarriko duela iritzi baitu.
Iraken okupazioa
Irakeko Konstituzioa idazteko bildu dira, eta Al Kaedak guztiak hiltzearekin mehatxu egin du
Konstituzioaren zirriborroa idazteko Irakiar buruzagiak gaur bildu dira Bagdaden. Konstituzioaren lehen idatzialdia aurkezteko lau egun falta dira, eta Al Kaeda erakundeko buruzagi Abu Musab al Zarqauik Konstituzioaren erredakzioan parte hartuko duten pertsona guztiak hiltzeko mehatxua egin du, interneten argitaratutako mezu baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu