Irakeko parlamentuan Konstituzioaren zirriborroa aurkeztu, eta onartu edo atzera botatzeakoak ziren gaur goizean, baina, xiiak, suniak eta kurduak ados jarri ez direnez bertan behera geratu da bilera, bigarrengoz.
Konstituzio berriaren zirriborroa aurkezteko ordu gutxi falta dira —epea gaueko hamaiketan bukatuko da—, eta xiitak, kurduak eta suniak bilduta daude ezberdintasunak gainditu, eta akordioak hitzartzeko.
Buruzagi xiitek esan zuten talde ezberdinen arteko bilera bat egingo zutela gaur, Konstituzioaren zirriborroan dauden ezberdintasunetan adostu, eta Parlamentuko 275 legebiltzarkideen aurrean aurkezteko. Hala ere, xiiten buru Saleh Mutlaqek AEBei eta NBEri Konstituzioaren zirriborroa atzera bota, eta arazoan parte hartzeko eskatu die, Mutlaqen aburuz konstituzioa onartzeak Irakeko egoera okertuko bailuke.
Adostu gabe jarraitzen duten gaiak dira, besteak beste, federalismoa, baliabide naturalen banaketa, eta islamak Iraken duen papera. Aipatutako desadostasun horiek medio abuztuaren 15ean entregatzekoa ziren zirriborroa eman gabe geratu zen.
Irakeko Gobernuko bozeramaile Laiz Kubak ez du uste gaur adostasunak lortuko dituztenik, eta akordiorik lortu ezean, bi aukera daudela esan du: finkatutako epea luzatzea, edo Ganbera disolbatzea.
Atentatu gehiago Konstituzioaren zirriborroa aurkezteko epea bukatu aurretik
Irakiar poliziek eskoltatzen zuten zibilen minibus bat geldiarazi du armatutako talde batek, eta tiroka erasotu ostean gutxienez zortzi polizia irakiar hil eta hiru zibil zauritu dituzte. Momentuz ez du inork erasoa bere gain hartu.
Bestetik, kontrol postu baten aurka egindako eraso suizida batean gutxienez lau soldadu irakiar eta ekintzailea hil dira, eta beste hiru lagun zauritu, Polizia iturriek jakitera eman dutenez.
iraken okupazioa
Irakeko Konstituzioaren zirriborroa hitzartzeko bilduta daude, epea agortu aurretik entregatzeko
Iraken Konstituzioaren inguruko desadostasunak nabariak dira, xiitek adostasun batera iritsi direla esaten duten bitartean, suniek ezeztatu egin baitute hori. Akordioak lortu eta Konstituzioaren zirriborroa aurkezteko epea Euskal Herrian gaueko hamaikak direnean amaituko da. Rewters albiste agentziak testuaren zirriborroa ikusteko aukera izan duela esan du, eta Estatu errepublikano, demokratiko, parlamentario eta federal moduan definitzen duela aipatu du. Baina xiitak, suniak eta kurduak ez datoz bat zein motako federalismoa erabakitzeko orduan. Arratsaldeko seietan Parlamentuan bilera egitekoak ziren, eta batzarra amaitutakoan ikusiko da akordio batera iritsi diren edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu