iraken okupazioa

Irakeko Konstituzioaren zirriborroa onartzeko bilera bertan behera geratu da, desadostasunengatik

Irakeko parlamentuan Konstituzioaren zirriborroa aurkeztu, eta onartu edo atzera botatzeakoak ziren gaur goizean, baina, txiiak, suniak eta kurduak ados jarri ez direnez bertan behera geratu da bilera, bigarrengoz.

2005eko abuztuaren 22a
16:14
Entzun
Buruzagi Txiitek esan zuten talde ezberdinen arteko bilera bat egingo zutela gaur, konstituzioaren zirriborroan dauden ezberdintasunak adostu, eta parlamentuko 275 legebiltzarkideren aurrean aurkezteko. Hala ere, txiiten buru Saleh Mutlaqek AEBei eta NBEri konstituzioaren zirriborroa atzera bota, eta arazoan parte hartzeko eskatu die, Mutlaqen aburuz konstituzioa onartzeak Irakeko egoera okertuko bailuke.

Adostu gabe jarraitzen duten gaiak dira, besteak beste, federalismoa, baliabide naturalen banaketa, eta islamak Iraken duen papera. Aipatutako desadostasun horiek medio abuztuaren 15ean entregatzekoa ziren zirriborroa eman gabe geratu zen.

Irakeko Gobernuko bozeramaile Laiz Kubak esan zuen gaur ados jarri ezean, bi aukera daudela: finkatutako epea luzatzea, edo Ganbera disolbatzea.

Zortzi polizia irakiar hil dituzte Bagdaden

Irakiar poliziek eskoltatzen zuten zibilen minibus bat geldiarazi du armatutako talde batek, eta tiroka erasotu ostean gutxienez zortzi polizia irakiar hil eta hiru zibil zauritu dituzte. Momentuz ez du inork erasoa bere gain hartu.

Bestetik, kontrol postu baten aurka egindako eraso suizida batean gutxienez lau soldadu irakiar hil, eta beste hiru lagun zauritu dira, Polizia iturriek jakitera eman dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.