Kurduak

Irakeko kurduek 1,7 milioi sinadura bildu dituzte independentziari buruzko erreferenduma eskatzeko

Irakeko kurduek 1,7 milioi sinadura bildu dituzte independentziari buruzko erreferenduma eskatzeko. Izan ere, Saddam Husseinen ondorengo Iraken izango duten etorkizunarekin kezkatuta daude, eta lehenbailehen argitu nahi dute auzia. Hain justu, erregimen berriko agintariek konstituzio berri bat adosteko izango duten zailtasun handienetako bat Iraken mendeko kurduei eman beharreko estatusa izango da.

2004ko otsailaren 25a
18:12
Entzun
Golkoko Gerraz geroztik, autonomia handiarekin bizi izan dira Iraken mendeko Kurdistaneko bizilagunak.Hala ere, hori baino lehenagoko egoera dute gogoan: hain zuzen ere, Bagdadeko gobernu arabiarren menpe urteetan jasan behar izan zuten errepresio bortitza.

Hori dela eta, autodeterminazio erreferendum bat lehenbailehen egitea nahi dute. Bi aukera proposatzen dituzte sinadura bilketan ibili direnek: batetik, Iraki atxikita segitzea egitura federal batean barruan; bestetik, independentzia eskuratzea. Funtsean, berriro ere gehiengo arabiarra izango duen gobernu baten menpe geratzeak, Mendebaldearen zaintzarik gabe, beldurra ematen diela diote ekimenaren bultzatzaileek.

Sinadurak Irakeko behin-behineko gobernu berriko agintariei eta AEBetako indar okupatzaileetako buruei igorri dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.