Iraken mendeko kurduen parlamentuak bilera berezi bat egin du gaur Erbil hirian, Iraken federalismoa aplikatzea aurreikusten duen zirriborroa onartzeko.
Kurduak Irakek dituen 26 milioi biztanleen bosgarren zatia dira, eta 1991. urtean lortu zuten autonomia. Lurralde hori 120.000 partaidek osatzen duten 'Peshmerga' izeneko gudaritza batek babesten du. Sunitek milizia hori Irakeko Armadan txertatua izan dadin eskatzen dute.
Zortzi hildako eta 30 zauritu Bagdadeko auzo suni batean
Polizia iturriek adierazi dutenez, liskarra Bagdadeko Hay al Jama auzo sunitan gertatu da 40 matxinatu inguruk Poliziaren kontrol postuen aurkako erasoak egin ostean. Gertakariaren eraginez hiru zibil, hiru polizia eta bi matxinatu hil dira eta beste 30 izan dira zaurituak.
Hay al Jama auzoa Al Amirija auzoaren ondoan dago, azken bi urteetan talde suni errebeldeen feudo izan dena.
irakeko konstituzioa
Irakeko kurduen parlamentuak Konstituzioaren zirriborroa onartu du
Iraken mendeko kurduen legebiltzarreko (Irak iparraldean) 111 diputatuek aho batez onartu dute gaur Irakeko Konstituzioaren zirriborroa. Sunitek, aldiz, proiektuarekiko arbuiatzea erakutsi dute. Bien bitartean, zortzi pertsona hil eta beste 30 zauritu dira Bagdadeko auzo suni batean Polizia eta matxinatuen arteko liskarrean Polizia iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu