Mundua

Irakeko Parlamentuko buruak dimisioa eman du

Gobernuaren lege proiektua onartu du ondoren Legebiltzarrak, herrialdean AEBetakoak ez diren tropa atzerritarren presentzia urtarriletik aurrera baimentzeko.

2008ko abenduaren 23a
17:05
Entzun
Mahmud Mashadani Irakeko Parlamentuko presidenteak dimisioa eman du gaur, Legebiltzarrak egindako ezohiko batzarrean. Hainbat alderditako diputatuek kexa adierazi dute euren kontra Mashadanik azkenaldian izandako jarreragatik.

Dimisioa eman ondotik, Gobernuaren lege proiektua onartu du Legebiltzarrak, herrialdean AEBetakoak ez diren tropa atzerritarren presentzia urtarriletik aurrera baimentzeko. Hala jakinarazi du Al Irakia telebista kateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.