Irakeko presidenteak ez du babesten Azizen exekuzioa
BAGDAD. Jalal Talabani Irakeko presidenteak esan du ez duela Tarek Azizen exekuzioa sinatuko: «Ez dut egingo, sozialista naizelako, Azizekin borrokatu nintzelako, kristau irakiarra delako eta 80 urtetik gorako jauna delako». Saddan Husseinen Atzerri ministro izandakoa urkatzera zigortu dute berriki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu