AEBek Iraken dituen tropen erretiratzea aurreikusitakoa baino motelago joango da, abuztuan behin behinekoz soldaduak ateratzeari uztea erabaki baitu George Bush presidenteak. Horrenbestez, aintzat hartu du David Petraeus jeneralak, AEBek Iraken duten buruzagi militar nagusiak, egindako eskaera.
Uztailean erretiratuko dituzten duela 15 hilabete erabakitako 30.000 soldaduetatik azkenak. Egun 158.000 dira, eta uztaileko erretiratzea egin eta gero, urtebete lehenago baino %25 gutxiago izango dira.
Erretiratzea eteten dutenean, Irakeko egoerari buruzko azterketa egingo dute AEBetako buruzagi militarrek, eta horren arabera erabakiko dute etorkizunean tropa gehiago atera edo ez.
Nolanahi ere, Irakeko gatazka onbideratzen ari dela azpimarratu du Bushek erretiratzea etengo duela iragartzeko egin duen hitzaldian.
Mundua
Irakeko tropen erretiratzea etengo du Bushek udan
Aintzat hartu du David Petraeus Irakerako buruzagi militarraren eskaera. Irakeko egoera aztertuko dute etenaldi horretan, eta azterketaren arabera erabakiko dute soldadu gehiago erretiratu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu