IRAKEKO OKUPAZIOA

Iraken 50 pertsona hil dira AEBen azken operazioan

Tharthar lakuaren inguruan operazio berri bat abiatu dute okupazio

Erredakzioa
2005eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Siriako mugan Lantza Operazioa abiatu zuten herenegun okupazio indarrek. Geroztik, erresistentziako ustezko 50 kide hil eta beste ehun atxilotu dituzte Karabilan eta Al Kaimen. Al Anbar eskualdeko mendebaldean dauden bi hiri nagusiak dira. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadako mila soldadu inguru ari dira parte hartzen operazioan. Irakeko Armadako kideak ere sostengua ematen ari dira. Herenegun gauean, soldaduek neurri bereziak hartu zituztenustezko matxinoen mugimenduak galarazi ahal izateko. Tropek bahitutako lau irakiar aurkitu zituzten bunker batean, lotuta eta kolpez josita. Horrez gain, auto-bonbak egiteko lantegi bat ere aurkitu zuten.

Eskualde horretan AEBetako tropek halako operazio bat egiten duten lehen aldia ez da. Maiatzean, izan ere, beste bi egin zituzten Al Kaimen. Orduan ustezko 134 matxino hil zituzten. Operazio horietan hamaika soldadu estatubatuar hil ziren.

Tharthar aintziraren hegoaldean, bestetik, bigarren operazio bat jarri zuten abian atzo okupazio indarrek, matxinoen trebakuntza zelaiak eta armak aurkitzeko asmoz. Tankez eta borrokarako hegazkinez hornitutako mila soldadu inguru parte hartzen ari dira operazioan. Martxoaren 23an, ustezko 85 ekintzaile hil zituzten soldaduek, Tharthar aintziraren inguruko ustezko trebakuntza zelai batean. Orduan, lehergai gerrikoak, armak eta entrenamendurako agiriak aurkitu zituzten. Filipinetako, Aljeriako, Marokoko eta Afganistango ustezko ekintzaileak aurkitu zituzten, besteak beste, bertan. Washingtongo iturriak dira, betiere, informazio hori zabaldu dutenak.

Al Anbar eskualdea atzerriko matxinoak sartzeko bide nagusia dela pentsatzen du AEBetako Armadak. Siriako agintarieimuga zaintzeko presioa egin diete behin baino gehiagotan Bagdadek eta Washingtonek.Diala eskualdean, bien bitartean, bi soldadu estatubatuar eta zibil irakiar bat hil ziren atzo, erresistentziaren eta soldaduen arteko borroketan. AEBetako soldadu bat eta bost polizia irakiar ere zauritu zituzten .Bagdaden, berriz, ustezko matxinoek hamar urteko neskato bat hil zuten, AEBetako konboi militar bat pasatu eta bide ertzean jarritako bonba batek eztanda egin zuenean. Gainera, leherketak bi lagun zauritu zituen. Jarmouk auzoan, auto-bonba bat gidatzen zuen suizida batek konboi baten kontra jo eta hiru soldadu irakiar hil eta beste sei zauritu zituen. Al Baia auzoan, beste hiru soldadu irakiar hil ziren auto-bonba batek eztanda egin ondoren. Al Arabia telebista katerako lan egiten zuen kazetari irakiar bati tiro egin zioten lepoan eta zauri larriak izan zituen. Al Jihad auzoan ere, bonba batek eztanda egin zuen okupazio indarren konboi baten ondoan. Erasoan bi zibilek zauriak izan zituzten.Mahmoudijan, berriz, buruzagi sunita bat tiroz hilda aurkitu zuten atzo. Bakuban ere eraso bat izan zen eta lau polizia irakiarrak zauriak izan zituzten. AEBetako eta Irakeko patruila baten kontra tiro egiten hasi ziren gizon batzuk. Poliziek azkar erantzun zuten, eta hamabost lagun atxilotu zituzten.

Iraken jarraituko dutela dio Bushek

AEBeko presidente George Bushek tropa estatubatuarrak ez direla herrialdetik erretiratuko berretsi zuen atzo. Agintariarenarabera, terroristak eta matxinoak soldaduak erretiratzeko ahaleginetan ari dira erresistentziarekin. Irakeko Gobernua benetakosuna duela frogatzen utzi baino lehen.

Adierazpenok larunbatero parte hartzen duen irrati programa batean egin zituen. Azken asteetan irratian eta beste komunikabide batzuetan agerraldiak egin ditu presidenteak. Etxe Zuriaren kontrako jarrera nagusitzen ari dela ikusita hartu du neurri hori. USA Today egunkarian eta CNN telebista katean ateratako azken inkesten arabera, ildo horretan, estatubatuarren %60k soldaduek itzultzea nahi dute.Irakeko inbasioa hasi zenetik, urtarrilean herrialdean egindako bozen ostean, estatubatuarren baikortasuna jaitsi egin da, batez ere tropen kontrako erasoak ez direlako gelditu. George Bushek tropa gehiago bidaltzearen kontra azaldu dira galdekatutako gehienak. Azken inkestaren arabera, Estatubatuarren %56k gerran parte hartzea ez zuela merezi pentsatzen dute gaur egun.AEBetako alderdi errepublikanoko eta demokratako kideek gerra politika aldatzeko eskatu diote aste honetan Bushi. Saddam Hussein presidente ohia boteretik kentzeko gezurra zergatik esan zuen ikertzeko eskatu dute alderdi demokratako kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.