Iraken gutxienez 60 pertsona hil eta 130 zauritu dituzte, Bagdadeko iparraldeko santutegi xiita batean izan diren bi eraso suiziden ondorioz.
Polizia iturrien arabera, atentatua Musa al Kazim imanaren santutegian gertatu da, Kademeya auzoan. Musa al Kazim santutegia -hamabi iman xiitetako bat- musulman xiitentzat sakratua da.
Dirudienez, atentatu egileak beren gorputzaren inguruan lehergailuak zituztela iritsi dira santutegira eta ostiraleko otoitz eguna aprobetxatuz -musulmanentzat egun sakratua- leherrarazi dituzte.
Ez da lehen aldia santutegi xiita horretan edo bere inguruan atentatuak gertatzen direla.
Atzo 78 lagun hil eta 120 zauritu zituzten bi atentatutan. Horietako bat Diyala probintzian gertatu zen eta irakiar erromes xiitak zituen jomuga. Beste atentatua, Bagdad erdigunean gertatu zen.
Mundua
Iraken 60 lagun hil dituzte bi eraso suizidetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu