iraken okupazioa
Iraken bahitutako kazetariak “leku seguruan eta askapenaren zain” daudela esan du Ulemen Batzordeak
Irakeko gerrillariek bahituta dauzkaten bi kazetari frantsesak “leku seguruan eta askapenaren zain” daudela ziurtatu du Ulema Sunien batzordeak. Musulman frantsesak Irakera joan ziren atzo, kazetarien askapena bideratzeko. Ulemen batzordeak haien mintzaide izan ziren.
Bahituak askatzearen truke Zapiaren legea bertan behera utz dezala exigitzen diote bahitzaileek Frantziako Gobernuari. Parisek ez du baldintza bete, eta indarrean jarri da legea. Bahitzaileen ultimatuma astearte gauean amaitu zen eta egun hartatik ez da Christian Chesnot eta Georges Malbrunot kazetarien berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu