Montazer al Zaidi igandean George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteari zapatak jaurti zizkion kazetaria Irakeko auzitegi baten aurrera eramango dute gaur, haren anaia batek jakinarazi duenez.
Kazetaria defenditzeko prest agertu dira ehun bat abokatu. "Heri horrek bidezko epaiketa izan behar du, eta jada ehun abokatutik gora agertu dira hura defendatzeko gertu", azaldu du Jalik Al Duleimi abokatuak, bere garaian Saddam Husseinen defentsan parte hartu zuen taldekoak.
Irakeko Poliziak kazetaria -Al Bagdadia telebistakoa, 29 urte- atxilotu egin zuen igandean bertan, eta honen anaia batek esan du "kezka" duela hark, "presioak jaso ditzakeelako".
Irakera egin zuen bisitaren barruan, Nuri Al Maliki lehen ministroarekin prentsaurrekoa ematen ari en Bush Al Ziadik bi zapatak erantzi eta jaurti zizkionean. "Tori agurtzeko musua, txakurra!", esan zion oihuka. Inori zapatak botatzea eta "txakurra" esatea irain eta mespretxu agerpen handienetakoak dira arabiarrentzat.
Bushek bi zapatakadak saihestu ahal izan zituen. Gainera, garrantzia kendu zion gertatukoari eta halakoek ez dutela kezkatzen adierazi zuen.
MunDUA
Iraken Bushi zapatak bota zizkion kazetaria, auzitegira
Igandetik atxilotuta dago Montazer al Zaidi AEBetako presidenteari eraso egiteagatik, eta epailearen aurrera eramango dute gaur, Iraken. Kazetaria defenditzeko prest agertu dira ehun bat abokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu