Giza eskubideak

Iraken eta Afganistanen AEBen zaintzapean zeuden ehun preso inguru hil direla salatu dute

AEBetako indar armatuek Iraken eta Afganistanen giza eskubideak urratu dituztela salatu du Human Right First eskubide horien aldeko elkarteak. Talde horrek landu duen txostenaren arabera, bi herrialde horien okupazioen ondoren preso hartutako ehun lagun inguru hil dira militar estatubatuarren zaintzapean zeudela. Gainera, heriotza horietatik guztietatik 34 hilketak izan daitezkeela nabarmendu du.

2006ko otsailaren 22a
10:29
Entzun
Zehazki, Iraken eta Afganistanen AEBetako indarren zaintzapean zeuden 98 preso hil dira. Heriotza horietatik 34 hilketatzat har daitezkeela iritzi dio Human Right First elkarte estatubatuarrak , "nahita edo utzikeriagatik eragindakoak". Beste 11 kasutan ere hilketaren zantzuak suma daitezkeela erantsi dute. Era berean, 8-12 preso hil arte torturatu dituztela ziurtatzen du aipatutako taldearen txostenak.

AEBetako Armadako buruzagitzak oraindik ez duela txostena jaso adierazi du informazio horien berri izan ondoren, baina jasotakoan "oso serio" hartuko dutela ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.