Iraken hamar polizia eta miliziano hil dituzte
BAGDAD. Irakeko barne ministerioaren arabera, Iraken gutxienez segurtasun indarretako hamar kide hil zituzten atzo. Beste sei zauritu egin zituzten herrialde iparraldean egindako hainbat erasotan. Bagdadetik gertu dagoen Tikrit hirian sei polizia hil zituzten, tiroz. Beste bi erasotan, berriz, gobernuaren aldeko lau miliziano hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu