Mundua

Iraken Hila hirian gutxienez 90 hildako izan dira xiiten kontrako atentatuan

2007ko martxoaren 6a
19:05
Entzun
Atentatu garrantzitsua gertatu da gaur arratsaldean Iraken, Hila hirian. Xiiten kontra egin dute atentatu suizida eta, gutxienez, 90 lagun hil dira eta 160 zauritu.

Bi pertsonek gerrian lehergailuak zituztela esan du hango Poliziak eta, Kerbalara erromes zihoan xiiten talde batengana iritsi direnean, eztandarazi egin dituzte.

Hila, Bagdad hiriburutik ehun kilometrora dago, hegoaldera.

Xiiten kontrako beste atentatu batzuetan beste 35 lagun hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.