Amerikako Estatu Batuetako armadak kera-deia jarri du indarrean Tikriten gaur goizaldeko 4:00etan, Irakeko erresistentzia armatuak atzo militarrez bete zihoan helikoptero bat bota eta gero. Aurrez ere egoera berean bizi izan ziren Tikriten, baina urriaren amaieran, Ramadan hilabete sakratuarekin, bertan behera utzi zuten egoera hori.
AEBtako iturri militarrek diotenez, segurtasun operazio handi bat abian jarri zuten atzo Tikriten. Operazio horretan utzitako bi etxebizitza eta biltegi bat suntsitu zituzten eta arma arinak atzeman zituzten. Horrez gain, Tikrit inguruko hainbat gunetan leherketak eragin zituzten. Saddan Husseinen sorterria da Tikrit eta hango biztanleen aldetik babesa jaso izan du beti Irakeko presidente ohiak.
Irakeko krisiaren ondorena
Iraken mendekua hartu du AEBtako armadak, eta sei irakiar hil eta hamasei atxilotu dituzte
Iraken mendekua hartu du AEBtako armadak, erresistentzia irakiarrak atzo estatubatuarren helikoptero bat bota eta sei soldadu hil ondoren. Saddan Hussein jaioterrian, Tikriten, sei irakiar hil eta hamasei atxilotu dituzte gaur. Bestalde, Gurutze Gorriak Bagdad hiriburutik eta Basoratik alde egiteko erabakia hartu du. AEBtako tropek kera-deia jarri dute indarrean Tikriten, segurtasun operazio handi bat abian jarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu