PKK Kurdistango Langileen Alderdia gerrillaren aurkako hainbat eraso egin zituen atzo Turkiako armadak, Iraken menpeko Kurdistanen (Hego Kurdistan). Hogei bat gerra hegazkinek 50 gune bonbardatu zituztela jakinarazi zuen NTV Turkiako telebista kateak. Erasoak Hakurk eta Zap eskualdeetan egin zituzten. Firat berri agentzia kurduak jakinarazi duenez, baina, Sefik mendi inguruan ere hainbat gune bonbardatu zituzten. Eraso haiek denek biktimarik eragin duten, baina, ez da argi oraindik.
Atzoko bonbardaketa 2008tik Turkiako armadak Iraken menpeko Kurdistanen egiten duen eraso zabalena da.
Iraken menpeko Kurdistan bonbardatu du Turkiako armadak
PKK gerrillaren aurka azken bi urteetan egindako eraso zabalena da, hildakoen berri eman ez badute ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu