Irakera joateari uko egin dion teniente baten aurkako gerra- kontseilua hasi da gaur AEBetan

Irakera joateari uko egin dion AEBetako Armadako tenientearen aurkako gerra-kontseilua gaur hasi da Seattlen. AEBetan Armadako ofizial bat gerra-kontseilu batean epaitzen duten lehen aldia da. Ehren Watada tenienteak lau urteko espetxe zigorra izango duela aurreikusi dute iturri militarrek.

2007ko otsailaren 6a
18:30
Entzun
Ehren Watada tenienteak 28 urte ditu, eta Irakeko gerra “legez-kanpokoa” dela adierazi du. Epaitegi militarrak, ordea, argi utzi du Watadak ezin duela gerraren “legez-kanpoko izaera” bere burua defendatzeko erabili.John Head epaile militarrak adierazi duenez, “dramatismoa eta iritzi pertsonala epaitegitik kanpo utzi behar ditu akusatuak”.

Epaitegi militarraren kanpoko aldeaan hainbat manifestari elkartu dira Watadari babesa eskaintzeko, beraien artean Sean Penn aktore famatua. Beste batzuk, berriz, Watada “traidoretzat” jo dute.

Lehengo ekainean zabaldutako bideo batean Watadak Irakeko gerra “legez-kanpokoa” zela adierazi zuen, eta ez zuen bete bertan parte hartzeko agindua. Erabaki horren ondorioz, Armadaren aginduak ez betetzeaz akusatu dute eta lau urteko espetxe zigorra izan dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.