Mundua

Iran babestuz hartu du Nikaraguako presidente kargua Daniel Ortega sandinistak

Hainbat herrialdetako estatu eta gobernu buruak hartu dute parte ekitaldian, tartean, Ahmadinejadek eta Chavesek.

2012ko urtarrilaren 11
10:00
Entzun

Daniel Ortega sandinistak hirugarren aldiz hartu du bart Nikaraguako presidente kargua. Bost urterako hautatu zuten azaroan egin ziren hauteskundeetan, botoen %60 inguru jasoz, eta hainbat herrialdetako ordezkari izan dira kargua hartzeko ekitaldian, tartean Mahmud Ahmadinejad Irango presidentea eta Hugo Chavez Venezuelakoa.

Ortegak ekitaldian nikaraguarrei eskaini die kargua, baina hitzaldian nazioarteko politika ere izan du hizpide eta babesa agertu dio Iranen programa nuklearrari; aldi berean Israelen armategi atomikoaren desarmea eskatu du. Gaur egun Iranen aurkako nazioarteko konspirazioa dagoela esan du, eta orokorrean munduko zonalde horren aurkakoa dela esan du, "munduko bakearen aurkakoa".

Argudiatu du Ortegak Ekialde Hurbilean arma nuklearrei heltzen bazaie, Israelengandik hasi behar dela, hori delako horrelakoak dituen bakarra. "Ziur naiz horrek bake izpiak ekarriko lituzkeela", esan du. Iraken kasuan bezala, AEBek Iranen petrolioa dutela helburu salatu du: "Sadam Husseinek ere arma nuklearrak zituela esan zuten, eta uste horretan oinarrituta antolatu zuten inbasioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.