Iranek AEBetan egin asmo zituen erasoak zapuztu dituela dio Washingtonek

Erredakzioa
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
AEBetan atentatuak egiteko asmoa zuen sare bat deuseztatu dutela jakinarazi zuen atzo Eric Holder fiskal nagusiak. Haren arabera, Saudi Arabiak Washingtonen duen enbaxadorea hiltzea eta Israelgo ordezkaritzaren aurka lehergailuak jartzea zituen helburu ustezko konspirazioak.

FBI AEBetako Polizia federalak bi lagun atxilotu ditu, «Irango Gobernuaren erakundeentzat» lan egiten dutenak, Holderren arabera. Teheranek milioi bat euro eman zizkien bi atxilotuei erasoak prestatzeko, fiskal nagusiak dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.