Iranek Alemaniarako petrolio esportazioak eten ditu
TEHERAN. Alemaniara petrolio esportazioak eten ditu Iranek, eta Italiaren esportazioak ere eten ditzakeela esan du, Europako Kontseiluak herrialdeari ezarritako zigor ekonomikoei erantzunez. Herenegun Espainia eta Greziara esportazioak eten zituen. Larunbatean 5+1 Taldearekin biltzekoa da Iran, eta «ekimen berriak» proposatuko dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu