MunDUA

Iranek aztertuko du Obamaren "bake eta adiskidetasun mezua"

AEBetako presidenteak atzo agertu zuen bi herrialdeen artean hartu-eman adeitsuak hasi nahi dituela.

2009ko martxoaren 21a
12:34
Entzun
Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak atzo jakinarazi zuen Iranekin harreman adeitsuak hasi nahi dituela, eta Manucher Motaki Irango Kanpo Harremanetarako ministroak gaur erantzun du aztertuko dutela haren mezua. "Ona da bake eta adiskidetasun mezua helaraztea, baina aztertu beharra dugu", adierazi du Motakik.

Mahmud Ahmadinejad Irango presidentearen aholkulari Ali Akbar Javanfaker-ek ere ongi hartu du eskaintza, baina azaldu du ez dela nahikoa eta "pauso zehatzak" eman beharko dituela AEBetako buruak.

Parviz Fata Energia ministroak dio "ezohikoa" izan dela adierazpena, eta "ona" dela deritzo. Bi herrialdeen artean hartu-emana gauzatzean bitartekaririk ez dela behar uste du Fatak, "arazoa bion artekoa delako".

Iranek eta AEBek 1980ko apirilean hautsi zituzten harreman diplomatikoak, islamiar iraultza gertatu zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.