George Bush AEBetako presidenteak atzo iragarri zuen Iranekin zuzenean negoziatzeko prest zeudela, hala 1979an Teherango enbaxadako bahiketarekin bi herrialdeen arteko harremanak gaiztotu zirenetik auzi horrekiko Washingtonek egin duen jarrera aldaketa handienetakoa eginez.
Baina AEBek ez ezik, Iranek ere leundu jarrera eta Washingtonekin zuzenean hitzegiteko prest agertu da, eta zenbait analistaren iduriko Txinak eta Errusiak azken orduetan egin dituzten iragarpenekin du horrek zerikusia. Izan ere, Teheranek programa nuklearra abian jarri duela-eta nazioarteko komunitatean sortu den auzian orain arteko jokabidea aldatu eta NBE Nazio Batuen Erakundean Iran zigortzea babesteko prest agertu dira.
Nolanahi ere, AEBen hitzegiteko eskaintzari baiezkoa eman arren, oraingoz uranioa aberasteko programarekin aurrera jarraituko dutela iragarri du Irango Atzerri ministroak.
Mundua
Iranek baietz erantzun dio AEBen hitz egiteko eskaintzari
AEBekin negoziatzeko prest dagoela jakinarazi du gaur Irango Atzerri ministroak, hain justu, Washingtonek atzo elkarrizketak hasteko egindako eskaintzari erantzunez. Hala ere, uranioa aberasteko programa ez duela bertan behera utziko erantsi du. Dena den, orain arteko jarrera nabarmen aldatu dute Iranek zein AEBek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu