Iran

Iranek dio kasua NBEko kontseilura eramatea “borrokarako” bidea dela

Irango Gobernuak Isfahango zentral nuklearreko zigiluak kendu zituen atzo, eta uraniozko hauts kontzentratua gas bilakatzeko lanak hasi ditu, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak horretarako baimena eman ondoren. Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniak nazioarteko krisia eragitea egotzi diete Irango Gobernuari, eta aipatutako programari uko eginez gero, lankidetza eskaini diete herrialde horretako agintariei, baina Iranek “iraintzat” jo du eskaintza, eta kasua NBEra eramatea “borrokarako” bidea hartzea izango litzatekeela dio. Irango arazoari konpobidea aurkitu asmoz gaur bilduko dira berriro IAEAko nazioarteko ordezkariak.

2005eko abuztuaren 11
13:34
Entzun
Iranek programa nuklearrari ekin dio berriro, IAEAk Isfahango zentral nuklearreko zigiluak kentzeko baimena eman ondoren. Europako Batasunaren abisuei eta AEBen mehatxuei kasurik ez die egin Iranek. Zigilu guztiak kenduta zentrala guztiz eraginkor dagoela esan zuen Irango Energia Atomikoaren presidenteorde Mohamad Saidik, atzo.

Iranekin negoziatzeaz arduratzen diren hiru herrialdeek —Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua— IAEAko Gobernadoreen Batzarrekopremiazko bilera deitu zuten atzo, baina batzarra bertan behera gelditu zen. Atzoko bileran ez zen adostasunik lortu Iranek jarduerak uzteagatik premiatuko duten ebazpenari dagokionean, eta Europako Batasunarekin dituen negoziazioei dagokionean.

Bestetik, Iranek egindako adierazpenetan ohartarazi du bere kasua NBEko kontseilura eramatea “borrokarako” bidea izango dela.

Bien bitartean, Europako Batasuna etsituta eta harrituta dago Iranen jarrerarekin. Hala ere, negoziatutako konponbidearen aldeko apustua egiten duela oraindik esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.