Europako Batasuneko (EB) Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi komisario Javier Solana eta Saeed Jalili Irango Goburnuaren negoziatzailea Genevan bildu dira gaur, eta EB Iranen aurkako zigor gehiago ez hartzera konprometitu da EB, baldin eta honek zentrifugagailu gehiago martxan jartzen ez baditu eta programa nuklearra garatzeari bukaera ematen badio. Iranek, hala ere, ez dio erantzunik eman. Bi astera berriz ere biltzekotan gelditu dira.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko ordezkariak ere izan dira batzarrean. Lehen aldia izan da AEBek horrelako bilera batean parte hartu dutena. Iranek uranioa arma nuklearrak egiteko erabiliko duela uste du Washingtonek.
Erresuma Batuak, Txinak, Frantziak, Alemaniak, Errusiak eta AEBek Irani teknologia nuklear zibila garatzeko laguntza eskaini izan diote, uranioa aberasteari uzten badio.
Irango Gobernuak aurreko egunetan iragarri du ez duela "inolako mehatxurik" onartuko. "Gure lerro gorriak argi daude eta, besteek errepublika islamikoaren duintasuna eta muga horiek errespetatzen badituzte, gure ordezkariak nahi adina negoziatzeko prest egongo dira".
Oharra bidalia die Israeli eta AEBei, esanez, Iranek inolako erasorik jasaten baditu, erantzun gogorra izango dela.
Mundua
Iranek Europako Batasunari ez dio deus erantzun programa nuklearraren bukaeraz
Bilera egin dute Genevan, eta bi astera berriro biltzekotan geratu dira. EB prest azaldu da zigorrik ez hartzeko, baldin eta Iranek zentrifugagailu gehiago ez baditu martxan jartzen. AEBek ere hartu dute parte batzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu