Iranek Europarako petrolio esportazioak etengo ditu

2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
TEHERAN. Irango petrolio ministro Rostam Qasemik jakinarazi du Europako herrialde batzuei ez dietela petrolio gehiago esportatuko, baina ez du zehaztu zeintzuei. «AEBen presioei» men egitea egotzi dio Europako Batasunari, eta Irani ezarritako zigorrak berrikusteko ohartarazi dio. Irango Guardia Iraultzaileak, berriz, ariketa militarrak egin ditu Ormuzko itsasartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.