Iranek gaur utziko ditu aske Erresuma Batuko soldaduak

"Indultatu" egin dituela eta haiek aske utzita Erresuma Batuari "opari bat" egin nahi diola nabarmendu du Mahmud Ahmadinejad presidenteak. Tony Blairrek "lasaitasun handia" sentitu du.

2007ko apirilaren 4a
19:19
Entzun
Joan den astean 15 soldadu britainiarrak atzeman zituzten Irango hiru kostazainei ohorezko domina emateko ekitaldian iragarri du Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak aske utziko dituztela. Ahmadinejadek azpimarratu du soldadu britainiarrak "indultatzea" erabaki duela, eta Erresuma Batuko herritarrei egiten dien "oparia" dela. Arratsaldean utziko dituzte libre eta bihar itzuliko dira soldaduak etxera.

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak "lasaitasun handia" sentitu du haiek aske izango direla jakitean. "Pozik nago", esan du Londresen Downing Street aurrean egin duen adierazpenean. Afera honetan "irmo" egon direla adierazi du Blairrek, "lasai ere bai". "Irango herriari inolako gorrotorik ez" diola esan du. "Antzinako zibilizazioa da Iran eta historia duina daukan nazioa; errespetatu egiten dugu".

Joan den astean Irango kostazainek Erresuma Batuko hamabost soldadu atxilotu zituzten, Pertsiako Golkoko uretan. Iranen arabera, beren uretan sartu ziren eta horregatik harrapatu zituzten. Erresuma Batuak, ordea, Irakeko uretan zebiltzala eta bidegabe atxilotu zituztela salatu du.

Gertakari horrek tira-bira handia eragin du Iran eta Erresuma Batuaren artean. Azken orduetan, ordea, lasaiatiu egin dira estatu bateko zein besteko agintarien adierazpenak, eta, agi denez, arazoa konpontzear da.

George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidentea "poztu" egin da Ahmadinejadek eman duen albistearekin. Atzo bere "babes osoa" adierazi zion Erresuma Batuko Gobernuari, "britainiar soldaduak atxikitzea defendiezina delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.