Motakik gaia "logikaz jorratzeko" deia egin die Europako herrialdeei eta Teheran elkarrizketekin aurrera egiteko prest dagoela baieztatu du. "Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna (TNP) sinatu zuen Iranek eta horren arabera teknologia nuklearra izateko eskubidea du", azpimarratu du Motakik. "Inork ezin du Iranek eskubide hori erabiltzea eragotzi", gaineratu du. "Gure jarrera argia den arren, larrituta[Iranen jarduera nuklearrarekin] dagoenedozein herrialderi azalpenak emateko prest gaude", azaldu du.
Iran NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren aurrera eramatea erabaki zuten atzo Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniako Atzerri ministro Philippe Douste-Blazy, Jack Straw eta Frank-Walter Steinmeierrek eta Javier Solana Europako Batasuneko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi arduradunak. Horien guztien arabera, Iranekin programa nuklearrari buruzko negoziaketak "hilik" daude eta, beraz, gaia NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrera eraman beharra dago.
Iran
Iranek IAEArekin elkarlanean aritzeari utziko dio auzi nuklearra NBEko Segurtasun Kontseilura iristen bada
Irango Atzerri ministro Manucher Motakik ohartarazi du IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin elkarlanean aritzeari utziko diola Iranek programa nuklearraren auzia NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren aurrera iristen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu