Asghar Soltanieh IEAE Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako Irango ordezkariak IEAEri eta NBEri eskatu die Israelen mehatxuak geratzeko neurriak hartzeko. Soltaniehek salatu du Israelek instalazio nuklearren aurkako eraso militar batekin mehatxatu duela eta horrelako eraso batek NBEren Gutuna, Nazioarteko Eskubidea eta IEAEren estatutuak urratzen dituela.
Horrez gain, Soltaniehek energia atomikoaren agentzia kritikatu du, behin eta berriz izaten diren mehatxuen aurrean isilik egoteak haren izen onean eragina izan dezakeelako.
Gainera, Iranek IEAErekin elkarlanean aritzeko duen asmoa berretsi du, eta gaineratu du Irango Gobernua prest dagoela 5+1 taldearekin elkarrizketak berriro hasteko. Hala ere, herrialdeei eskatu die "zigortzeko eta negoziatzeko" politika albo batera uzteko.