Iranek PJAK milizia kurdua «suntsitzeko» operazioa zabaldu du

Erredakzioa
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
PJAK milizia kurdua «erabat deuseztatzeko» operazio zabaldu egin duela jakinarazi du Iranek. Mohammad Pakpur Iraultzaren Zaindarien jeneralak zehaztu du «dozenaka gerrillari masakratu» dituztela hiru kanpamendutan. Iraken menpeko mendietan babesten da gerrilla kurdua eta informazio hori ukatu egin du bertako gobernu autonomoak. Jabar Jauir peshmerga armadako eledunak esan du ez dutela euren menpeko lurraldea bere gain hartu. UPK Kurdistango Batasun Patriotikoa alderdiak, berriz, bere web atarian adierazi du bonbardaketak izan direla eta operazioak aurrera jarraitzen duela. Erbil eta Sulaimanija eskualdean hainbat lagunek euren etxeak utzi behar izan dituztela zehaztu du.Egoera zertan den jakiteko gaur sei parlamentari dira zonaldera joatekoak.

PKKri aurre egiten laguntzeko, berriz, babesa emango diola jakinarazi dio CIAk Turkiari; David Petraeus zuzendariak egin ditu adierazpenak Ankaran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.