mundua

Iranek salatu du alde bakarreko zigorrek "nazioarteko legeak urratzen" dituztela

Hala ere, Ali Akbar Salehi Irango Atzerri ministroak esan du horiek ez dutela eraginik izango. AEBek neurriak har ditzakete Irango mehatxu nuklearraren aurrean, martxoaren 5a baino lehen.

2012ko otsailaren 28a
14:16
Entzun

Ali Akbar Salehi Irango Atzerri ministroak salatu du herrialde batzuen aldebakarreko zigorrek "nazioarteko legeak urratzen" dituztela, baina horrek herrialdeari ez diola eragingo ohartarazi du. 

Salehi Didier Burjalte Suitzako Atzerri ministroarekin bildu da, eta "garrantzitsutzat" jo ditu bi herrialdeen arteko harreman politiko, ekonomiko eta kulturalak. Horrekin batera, AEBetan espetxeratuta dauden Irango presoen zerrenda helarazi dio Burjalteri, eta horientzako beharrezko laguntza eskatu dio.

AEBek, bestetik, "marra gorri argiago eta zorrotzagoak" jar ditzake Irango mehatxu nuklearraren aurrean, Wall Street Journal egunkariaren arabera. Neurri hori martxoaren 5a baino lehen har dezakete AEBek, Barack Obama presidentea Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bildu aurretik.

Egunkariaren arabera, Israelek AEBei eskatzen die Irani baimenduko dizkioten pausoak zeintzuk diren zehazteko, eta Israelgo Gobernuak "presioa" eragin die AEBetako funtzionarioei argi utz dezan "aukera guztiak mahai gainean" daudela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.