Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluak gaurko epea eman dio Irani uranioa aberasteko programari uzteko, baina Mahmud Ahmadinejade Irango gobernuburuak gaur esan du "teknologia nuklearra ahal den gehien" hobetzeko bideari eutsiko diotela.
Ahmadinejadek adierazi du "eskubide nuklearra" daukatela eta ez dutela "inola ere atzera egingo". Haren ustez, teknologia nuklerrak Irango herrialdeari "gutxienez, 50 urteko jauzi progresiboa" emango dio. "Horregatik, merezi du beste aktibitate batzuk uztea hamar urtean, herriak teknologia nuklear hori lor dezan".
NBEk esana du Iranek ez badio uranioa aberasteko programari uzten, zigorrak jasoko dituela berriro.
Mundua
Iranek teknologia nuklearra "ahal den gehien" hobetzen segituko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu