IRAN-SAUDI ARABIA HARREMANAK

Iranekiko harremanak eten ditu Saudi Arabiak, enbaxadaren aurkako erasoaren ondoren

Sheikh Nimr al-Nimr kleriko xiita hil du Saudi Arabiak, beste 46 lagunekin batera. Herrialde horrek Iranen duen enbaxadari eraso egin zioten igandean, erantzun gisa. Pertsona bat hil dute Saudi Arabian, buruzagi xiita exekutatu osteko istiluetan.

Saudi Arabiak Teheranen duen enbaxadaren egoitza, sutan. MOHAMMAD REZA NADIMI / EFE
2016ko urtarrilaren 4a
08:51
Entzun

Tentsioa haziz doa Iran eta Saudi Arabiaren artean, Al-Nimren hilketaren ondoren. Igandean, hainbat lagunek su eman zioten Saudi Arabiak Iranen duen enbaxadari, eta bart gauean istiluak izan dira Al Auamiyan, hildako kleriko xiitaren sorterrian. Liskarretan gizonezko bat hil dutela jakinarazi du Poliziaren bozeramaileak.

Saudi Arabiako gutxiengo xiitaren elizgizon nagusietako bat hil izanak Al-Saud dinastiaren kontrako protesta gogorrak piztu ditu gehiengo xiita duten inguruko herrialdeetan —Bahrain, Iran, Irak, Libano eta Yemenen—, eta baita Saudi Arabian xiita gehien dauden Qatif eskualdean ere. Iranek ohartarazi du Riadek "garesti" ordainduko duela Al-Nimrren heriotza, eta hainbat herrialdetako xiitek gatazka sektarioa hauspotzea leporatu diote Saudi Arabiari.

Islama bi adar nagusitan banatuta dago VII. mendean Mahoma profeta hil zenetik, eta egun inoiz baino biziago dago bien arteko zisma, banaketa geopolitiko baten adierazle ere badelako. Saudi Arabia da suniten taldeko burua, eta Iran xiitena. Horregatik, exekuzioek haserrea piztu dute gehiengo xiita duten estatuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.