Iranen aurka egiteko eskatu dio Israelek Segurtasun Kontseiluari

Erresuma Batuak esan du gatazka bat izateko arriskua gutxitzen dela Teherani ezarritako zigorren bidez

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
«Zerbait egiteko unea da. Iranek arma nuklearrak lortzea gero eta gertuago izanik, isilik egotea ez da aukera bat». Israelgo ordezkari Ron Prosorrek NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari atzo adierazitakoa da. AEBek eta herenegun EB Europako Batasunak programa nuklearra dela-eta Teherani ezarritako zigorrak ontzat jo zituen Prosorrek, baina ezinbertzekoa iruditzen zaio Segurtasun Kontseilua ere «ahalegin horietara» gehitzea.

Azaroan Irani erasotzeko mehatxua egin zuen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. AEBetako hedabideek argitaratu dutenez, Washington beldur da Israelek bere kabuz erasoko ote duen. Netanyahuk Iranen aurkako mezu gogorrarekin jarraitu zuen atzo. Teheranen programa nuklearra Israelen «existentziarako arazoa» dela erran zuen, eta Iranek Israeli mehatxu egitean «isilik» gelditzea egotzi zion nazioarteari.

Londresen mezu bikoitza

EBk Irandik petrolioa inportatzea debekatu eta biharamunean,Erresuma Batuko Atzerri ministro William Haguek adierazi dugatazka bat izateko arriskua gutxitzen dutela zigor horiek. Philip Hammond Defentsa ministroak, ordea, tentsioak goiti eginez gero Ormuzko itsasartean presentzia militarra handituko dutela erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.