Bart gauean, Iranek Sirian dituen hainbat azpiegitura militar bonbardatu ditu Israelek. Conricusen esanetan, aireko armadak "orain arte egin duen operaziorik handienetakoa" izan da eta "helburu iraniarren kontra eginiko handiena". Israelek azaldu duenez, inteligentzia zentroak, base militarrak, biltegiak, misilak eta koheteak jaurtitzeko ibilgailu baten kontra egin du eraso. Siriak misilen kotrako defentsarekin erantzun du.
Israelen bonbardaketa Iranek hari eginiko erasoaren erantzuna izan da, Conricusen arabera. Salatu duenez, Israelek Iranen hainbat eraso zapuztu ditu azken hilabetean; horien artean, bart eginikoa. "Atzo gauekoa Guardia Iraultzailearen Al Quds armadak subiranotasun israeldarraren aurka egin duen eraso larrienetakoa izan zen, Suleimani generalak agindu zuen eta ez zituen bere helburuak lortu", adierazi du.
Israelek azaldu duenez, Iranek 20 misil inguru jaurti ditu Damasko ingurutik, baina bakar batek ere ez du Israelen kalterik eragin. Haietako lau atzeman egin dituela adierazi du Israelek, eta gainontzekoak Sirian lehertu direla, Isralera iristea lortu gabe.
Cornicusek ohartarazi du Israelek ez duela onartuko Iranek Sirian presentziarik izaterik.
Ekialde hurbilean larriagotu egin da tentsio egoera, AEBek Irango akordio nuklearretik irtetea erabaki dutenetik.